Mundua -

Cablegate

Wikileaksen sortzailearen bizi-asegurua: 'insurance.aes256'

Julian Assangek artxibo sekretu bat hedatu du Interneten, eta zerbait gertatzen bazaio baino ezingo da ireki. Baliteke esku artean dituen txosten sekretu guztiak edukitzea.

66

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileaks-eko sortzaileak "insurance.aes256" izeneko artxibo misteriotsua jarri zuen Interneten duela hilabete batzuk, eta hainbat webguneren arabera, baliteke esku artean dituen txosten sekretu guztiak gorde izana bertan, zerbait gertatzen bazaio publiko egin daitezen.

"insurance.aes256" artxiboaren inguruan eztabaida handia piztu da sarean, batik bat Wikileaksek AEBetako diplomaziaren 250.000 txosten sekretu publikatu eta gero.

Artxiboa Wikileaksen webgunean bertan jarri zuten hasieran, Afganistango gerrari buruzko filtrazioen atalean, eta 'Torrent' bidez jaitsi daiteke. 1,4 gigakoa da eta AES256 munduko enkriptazio sistema onenarekin kodetuta dago.

Wikileaksek eta Assangek ez dute azalpenik eman artxiboaren inguruan.

Uztailaren amaieran, artxiboa Wikileaksen agertu eta gutxira, Amy Goodman kazetariak horri buruz galdetu zion. "Beno, uste dut hobe dela ezer ez esatea. Baina badakizu, baliteke zer edo zer gertatzea eta historiaren zati garrantzitsuak ez desagertzeko neurriak hartu nahi izatea", erantzun zuen hark.

Cryptome webgune ospetsuaren arabera, Wikileaksi edota Assangeri zerbait gertatzen bazaie, hainbat boluntariok artxiboa irekitzeko pasa-hitza ezagutaraziko dute.

Wired aldizkariaren ustez, txosten sekretuak Wikileaksi filtratu zizkion pertsonak, Bradley Manning militarrak, orain arte publikatutakoak baino askoz gehiago igorri zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea