Mundua -

Filadelfia

Bill Cosby zigortu dute hiru sexu-eraso delitugatik

Aktorea aho batez errudun jo du herri-epaimahaiak. Horrela, sexu-eraso bakoitzagatik 10 urteko kartzela-zigorra eta 25.000 dolarreko isuna ezarri dizkiote.

Bill Cosby komikoa justizia jauregitik ateratzen, Norristownen, Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE
Bill Cosby komikoa justizia jauregitik ateratzen, Norristownen, Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE
Bill Cosby komikoa justizia jauregitik ateratzen, Norristownen, Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bill Cosby komikoa, AEBko kulturaren ikur, zigortu dute gaur hiru sexu-eraso delitugatik. Gertakariak 2004n jazo ziren. Andrea Constand kanadarrari eraso egin zion aktoreak.

Zazpi gizonek eta bost emakumek osatutako herri-epaimahaiak Cosby aho batez errudun jo du. Horrela, sexu-eraso bakoitzagatik 10 urteko kartzela-zigorra eta 25.000 dolarreko (20.500 euro) isuna ezarri dizkiote.

Epaiketa Norristownen, Filadelfiako kanpoaldean, egin dute. Andrea Constandek ziurtatu zuenez, 2004ko hasieran, Cosbyk Cheltenhameko (Pennsylvania) luxuzko etxera gonbidatu zuen, eta zorabiaturik utzi zuten pilula batzuk eman zizkion. Ondoren, egoera aprobetxatu eta abusuak egin zizkion.

Baimenik gabeko koitoa, konorterik gabeko sarketa eta estupefazienteak eman ondoren penetrazioa delituak leporatu dizkiote Cosbyri.

Constanden harremana baimendutakoa izan zela defendatu zuen 80 urteko Cosbyren abokatuak epaiketan. Komikoak drogak emakumeak erakartzeko erabiltzen zituela argudiatu zuen defentsak, baina sekula ez biktimak azpiratzeko tresna bezala.

45 urteko biktima Temple Unibertsitateko (Filadelfia) nesken saskibaloi taldearen entrenatzailea zen garai hartan. Aktore eta produktoreak unibertsitate horretan ikasi zuen, eta bertako emaile garrantzitsu bat zen.

Sexu-erasoak egotzita bigarren epaiketa du Cosbyk. Iaz egindako bat baliogabe utzi zuten, epaimahaia erabaki bat hartzeko gai izan ez zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Ameriketako Estatu Batuak Delituak Epaiketak Albisteak Matxismoa