Mundua -

Nikaragua

Milaka pertsonak Ortegaren dimisioa eskatu dute Nikaraguan

Gizarte Segurantzaren erreformaren kontrako protestek 9 hildako utzi dituzte, zenbait iturriren arabera, eta 25etik gora besteen arabera. Ortegak bertan behera utzi zuen erreforma, liskarren ostean.

Atzo egindako protestetako baten irudia, Managuan. Argazkia: EFE
Atzo egindako protestetako baten irudia, Managuan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka eta milaka pertsona kalera irten dira Nikaraguan, Daniel Ortega Gobernuko presidentearen aurka protesta egin, haren dimisioa eskatu eta errepresioa bertan behera uztea eskatzeko, La Prensa egunkariak adierazi duenez.

Martxa Enpresa Pribatuaren Kontseilu Nagusiak (patronala) deitu du "Bakearen eta elkarrizketaren aldeko ibilaldia" lelopean. Managuako manifestazioaz gain, Rivasen, Diriamban, San Marcosen eta Jinotepen, Estelin, Chinandegan eta Siunan ere deitu dituzte.

Nikaraguarrek Metrocentroko eta La Virgeko biribilguneetan elkartu dira gehienbat, Poliziak manifestariekin izandako indarkeria salatzeko, Gizarte Segurantzaren erreformaren aurka egiten ari zirenean.

Manifestariek banderak eraman dituzte eta "presidente, joan zaitez" oihukatu dute hiriburuan. Leonen (10.000 bat pertsona bizi dira, ia denak ikasleak dira) presidenteak eta Rosario Murillo horren emazteak kargua uzteko eskatu dute.

Protestek 9 hildako utzi dituzte aurreko asteartean Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren erreforma sakona egin nahi zutela iragarri eta gero. Alabaina, beste iturri batzuen esanetan, 25etik gora hildako izan dira. Erreformak langileen eta enpresen kontribuzioa igo eta pentsioak jaitsiko zituen. Presidenteak bertan behera utzi du erreforma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Latinoamerika Manifestazioak