Mundua -

PARAGUAI

Mario Abdo Benitez kontserbadoreak irabazi ditu Paraguaiko hauteskundeak

Abdo benitez abuztuan inbestituko dute presidente datozen bost urteetarako.

Mario Abdo Benitez eta horren emaztea Silvana Lopez. Argazkia: EFE.
Mario Abdo Benitez eta horren emaztea Silvana Lopez.
Mario Abdo Benitez eta horren emaztea Silvana Lopez. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Abdo Benitez Partido Colorado agintedun alderdi kontserbadoreko hautagaiak irabazi ditu Paraguaiko hauteskundeak, Hauteskunde Justizia Auzitegi Gorenak iragarri duenez.

Abdo benitez abuztuan inbestituko dute presidente datozen bost urteetarako; Hugo Velazquez Diputatuen Ganbarako presidente ohia, berriz, Paraguaiko presidenteordea izango da.

Emaitzen arabera, Partido Colorado alderdia garaile atera da Paraguaiko 17 departamentuen gehiengoetan.

Lau milioi paraguaitar baino gehiago deituak zeuden hauteskundeetan, presidente berria aukeratzeaz gain, Kongresu berriko karguak hautatu dituzte, baita Parlasurrekoak (Mercosurreko Parlamentua) ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Hauteskundeak