Mundua -

Ituna

Mexikok eta EBk Merkataritza Libreko Itunaren aurrekoardioa adostu dute

Horren arabera, bi aldeek trukatzen dituzten ia ondasun guztiek ez dute zergarik izango, Europako Batzordeak jakinarazi duenez.

Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE
Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE
Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak eta Mexikok bi aldeen arteko merkataritza akordioa berrituko duen hitzarmena adostu dute larunbat honetan. Horren arabera, bi aldeek trukatzen dituzten ia ondasun guztiek ez dute zergarik izango, Europako Batzordeak jakinarazi duenez.

"Gaur ituna adostu dugu Mexikorekin. Merkataritza librerako akordio osoa eta modernoa, bi urte baino lehenago. Gure kontsumitzaile eta enpresentzat ona. EB eta Mexiko arauetan oinarritutako merkataritza jasangarri baten bazkide dira", esan du Twitterren Cecilia Malstrom Europako Merkataritza komisarioak.

Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentearen esanetan, "guztiek irabaz dezaketen prozesua izan behar du merkataritzak, eta gaurko itunak hori erakusten du".

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak, bere aldetik, Twitter bidez eman du EB eta Mexikok Merkataritza Librerako Itunaren berri: "Ildefonso Guajardo Ekonomia idazkariak jakinarazi didanez, gaur hitzarmena lortu dugu Mexikorekin EB eta Mexikoren arteko Merkataritza Librerako Ituna adosteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Europa bideoak Mexiko argazkiak Gaurko azken ordukoa Merkataritza albisteak gaur