Mundua -

Siria

NBEren talde bat tirokatu dute Duman, OPAQek baieztatu duenez

Organizazioak onartu egin du ez dakiela noiz joan ahal izango den bere taldea Damaskotik Dumara, arma kimikoekin ustez egindako erasoa ikertzeko.

Atzo Alepon egindako argazki bat. Iturria: EFE
Atzo Alepon egindako argazki bat. Iturria: EFE
Atzo Alepon egindako argazki bat. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak (OPAQ) atzo, asteazkena, baieztatu zuenez, lekua aztertzera Dumara joan den talde bat tirokatu dute.

OPAQek, ohar baten bidez, onartu egin du ez dakiela noiz joan ahal izango den bere taldea Damaskotik Dumara, apirilak 7an arma kimikoekin ustez egindako erasoa ikertzeko.

Organizazioaren esanetan, soilik eramango ditu adituak NBEren segurtasun talde baten "oniritzia" jasotzen duenean, eta beti ere ikuskariak "mugarik gabe sartzeko aukera" dutenean.

OPAQen arabera, Duman Errusiako Polizia Militarraren esku dago segurtasuna, eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Departamentuak agintari siriarrekin negoziatzen du OPAQen adituen eskolta.

"UNDSSek atzo egin zuen lehen azterketa bertan. OPAQeko kideek ez zuten parte hartu bisitan", baieztatu zuen.

Bisitan, bi gertaera izan ziren: lehenik eta behin, pertsona talde handi bat gerturatu zen Nazio Batuen taldearengana, eta hori dela eta, alde egin behar izan zuen; bigarrenean, "taldeak arma txikiekin egindako eraso bat jaso zuen eta lehergailu bat lehertarazi zuten".

Bi gertaeren ostean, NBEren taldea Damaskora itzuli zuen eta, handik, Dumako segurtasunaren egoera jarraitzen ari da, Errusiako eta Siriako agintariekin batera, ikuskariek itxaroten duten bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria NBE Albisteak Siria gaur Ekialde Hurbileko albisteak