Mundua -

Hauteskundeak Kuban

Presidente berria izango da Kuban, baina erregimen beraren babespean

Kubako Batzar Nagusiak belaunaldien arteko ordezkapena eztabaidatzen hasi dira asteazken honetan, eta ostegunean bukatuko dute.

Habanako Camilo Cienfuegos hemizikloa Kuban. Argazkia: EFE.
Habanako Camilo Cienfuegos hemizikloa Kuban.
Garrantzi handiko bi egun biziko dituzte gaurtik Kuban

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako Batzar Nagusiak belaunaldien arteko ordezkapena eztabaidatzen hasi dira asteazken honetan, eta ostegunean bukatuko dute. Raul Castro presidenteak bi agintaldiak gaindituko ez zituela esan eta bete ostean, Miguel Diaz-Canel orain arteko presidenteordea izango da presidente berria.

Raul Castro txalo artean hartu dute Batzar Nagusiek. Castro eta Diaz-Canel elkarrekin heldu dira, biak traje eta gorbatarekin.

Kubak memento historikoa biziko du eta belaunaldi berri batek gobernatuko du Karibeko uhartean, Fidel eta Raul Castro anaiak boterean sei belaunaldi egon baitira.

Etapa berriari nazioarteko hainbat aliaturen babesik gabe eta barne gatazka ugarirekin ekingo diote gainera.

Raul Castrok 86 urterekin utziko du presidentetza. Hala ere, Alderdi Komunistaren Idazkaritza Nagusiaren burua izango da 2012era arte, presidente berriaren aldaketak eta erreformak ikuskatzeko.

Diaz-Canel ez da erregimen zaharreko kidea, baina dagoeneko bere politikan aldaketarik ez dela izango jakinarazi du. Diaz-Canel 1960an jaio zen eta, beraz, ez zuen 1953ko Moncadako kuartelaren erasoan parte hartu, ezta iraultza kubatarrean ere. Elektronika ingeniaria, irakaslea unibertsitatean eta Kubako Alderdi Komunistaren kidea izan da gaztetatik. 2013an presidenteorde izendatu zuten eta ordutik Castro anaiak ordezkatzeko hautagaia izan da.

Boterea, beraz, Raul Castroren esku jarraituko du eta horrek demokraziaren hasiera azkarrerako itxaropen gutxi uzten du. Hori horrela, Kubako kaleetan ez da nabari aldaketarako garaia heldu denik, eta erregimenarekin kritiko diren hainbat webguneen arabera, dena berdin jarraituko du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Fidel Castro Albisteak Kuba