Mundua -
Erreferenduma
Delituak egiten dituzten etorkinak kanporatzea erabakiko dute, Suitzan
Zentro-eskuineko alderdiek egitasmo horren aurkako proiektua aurkeztu dute. Herrialdeko eta nazioarteko legedia betez gero, delitu larriak egiten dituzten atzerritarrak kanporatzearen alde daude.
Erredakzioa
Delituaren nondik norakoak ikertu gabe eta atzerritarraren egoera sozioekonomikoa aintzat hartu gabe horiek kanporatzea proposatu du Zentroko Batasun Demokratikoak (UCD). Eskuineko alderdi xenofobo horrek, halaber, mezkitetan minareteen eraikuntza debekatzeko egitasmoa aurkeztu zuen.
Zentro-eskuineko alderdiek ekimen xenofobo horren aurkako proiektua aurkeztu dute. Herrialdeko eta nazioarteko legedia betez gero, delitu larriak egiten dituzten atzerritarrak kanporatzearen alde daude. Hain zuzen, Suitzako Konstituzioa, Giza Eskubideen Europako Konbentzioa eta Europar Batasunak sinatutako joan-etorri askeen akordioa aintzat hartzea proposatzen dute.
Inkesten arabera, suitzar gehienek UCDren egitasmoaren aldeko botoa emango dute. Suitzako espetxeetako preso gehienak atzerritarrak direnez, herritarrek proposamen xenofobo hori babestuko dutela uste dute Gobernuko kideek.