Mundua -

Gerra Sirian

Siriaren aurkako erasoa Konstituzioaren araberakoa dela esan du Trumpek

Macronen esanetan, larunbateko bonbardaketa ez da Al-Asaden gobernuaren aurkako gerra deklarazioa izan, baizik eta nazioarteko zuzenbidaren eta NBEren ebazpenen defentsa.

Misil jaurtiketa AEBko gerra-ontzietatik Siriaren aurka. Argazkia: EFE
Misil jaurtiketa AEBko gerra-ontzietatik Siriaren aurka. Argazkia: EFE
Misil jaurtiketa AEBko gerra-ontzietatik Siriaren aurka. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpp AEBko presidenteak Kongresuaren aurrean ziurtatu duenez, Konstituzioaren arabera jokatu zuen aurreko larunbatean, Erresuma Batua eta Frantziarekin batera, Siriaren aurkako erasoa agintzean, apirilaren 7an Ghoutan erregistratu zuten eraso kimikoari erantzunda.

"Ahalmen konstituzionalen arabera jokatu nuen, herrialdeak kanpo politikan dituen interesak defendatzeko, eskualdean egonkortasuna mantentzeko, eta segurtasun nazionala bermatzeko", ziurtatu du, Etxe Zuriak zabaldutako ohar baten arabera.

Era berean, agindua "edonolako arma kimikoak erabili eta zabaltzea saihestu, eta eskualdean egoera ez okertzeko" eman zuela baieztatu du.

"Estatu Batuek interesak defendatzeko beharrezko dituen neurri osagarriak abiaraziko ditu", dio Etxe Zuriak oharrean.

Agintariak txosten bat igorri du Kongresura "bi ganberak erabat informatuta egon daitezen", eta kongresistek emandako babesa eskertu du.

Oldarraldiari dagokionez, "indar estatubatuarrek, britainiarrekin eta frantziarrekin batera, suntsipen handiko armekin lotuta dauden zenbait instalazioaren aurkako erasoa egin zuten", azaldu du enpresaburu newyorktarrak.

"Operazioaren helburuak zientzia ikerketarako zentro bat, arma kimikoen biltegi bat eta bunker bat ziren. Gobernu siriarrak etengabe arma kimikoak erabiltzen dituelako, tartean apirilaren 7an Duman egindako eraso ikaragarria, eskatu nuen eraso egitea", Trumpen esanetan.

Macron: 'Ez da gerra deklarazioa'

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen arabera, larunbatean egindako erasoa ez da Batxar al-Asaden Gobernuaren aurka egindako gerra deklarazioa, baizik eta nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen defentsa.

Oldarraldiaren helburua " esparru aldeaniztunean modu zilegian esku hartzea" izan zen, ez Siriari gerra-deklarazioa egitea, esan du Macronek BFMTV telebista katean egin dioten elkarrizketa batean.

"Arrakasta  izan genuen esparru militarrean: jaurtitako misil guztiek xedea jo zuten, Gobernu siriarraren arma kimikoak suntsituak izan dira eta ez da alboko biktimarik izan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Frantzia Albisteak Donald Trump Emmanuel Macron Siria Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?