Mundua -

Irlandan

Milaka irlandar austeritate planaren aurka manifestatu dira

Dublinen 500.000 pertsona manifestatu dira Irlandako gobernuaren austeritate planaren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako Gobernuaren austeritate planaren aurka 500.000 pertsona manifestatu dira Dublinen.

Irlandako Sindikatuen Batzordearen (CSI) eskutik hasi da manifestazioa Wood Quay kalean eguerdian, eta ordubete geroago Posta Bulego Nagusiaren aurrera iritsi dira.

Protestako esatarietako bat Fintan O''Toole Irish Times egunkariko zutabegilea izan da, Gobernuari "behartsuei gerra deklaratzea" kritikatu dio, eta irlandarrek bankuen eskuetatik "errepublika berreskuratu" nahi dutela adierazi du.

David Begg CSIko idazkari nagusia ere manifestaziora joan da, sindikatuko beste lider batzuekin batera. Bozeramaile batek John Gormley Ingurumen ministroaren telefonoa eman du bertan, herritarrek dei egin ziezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea