Mundua -

Siria

Dumako erasoan kloruro eta sarin gasa erabiltzea egotzi dio AEBk Al Asadi

Arma kimikoen kontrako erakundeak ez du oraingoz informaziorik baieztatu. Duma hirian izandako ustezko eraso kimikoa ikertzeko ardura du antolakuntza horrek.

Eraso kimikoa Duman. EFE
Eraso kimikoa Duman. EFE
Eraso kimikoa Duman. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko ordezkari batek larunbat honetan azaldu duenez, Siriako Gobernuak Dumako erasoan kloruro eta sarin gasak erabili zituela baieztatzen duten txostenak ditu. Horrez gain, arma kimikoen erabilera Bachar al Asaden erregimenak haren herriaren aurka egindako gehiegikerietako beste bat dela salatu du.

Dumako ustezko eraso kimikoa ikertzeko ardura duen Arma kimikoen kontrako erakundeak (OPAQ) ez du oraingoz inolako informaziorik baieztatu.

Siriak, bere aldetik, Dumako ustezko erasoaren ikerketa oztopatzen ari dela leportatu die AEBri eta haien aliatuei. Dumako hiriaren aurkako erasoaren nazioarteko ikerketa oztopatzea da larunbat goizaldean AEBk, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriaren aurka egindako bonbardaketaren helburua, Bashar Jaafari NBEko enbaxadore siriarraren esanetan.

Larunbateko erasoaren erreakzioa

Siriako agintariek gogor gaitzetsi dute gaur AEBen, Frantziaren, eta Britainia Handiaren eraso "basati eta ankerra" Damasko eta Homseko hainbat punturen kontra.

Bashar al Asaden erregimenaren aliatuek, Errusia, Iran eta Txina buru direla, Siriako Gobernuari basesa agertu diote, bart AEBek, Frantziak eta Britainia Handiak egindako aire-erasoa jasan eta gero. Eraso horrek Siriako zein inguru guztiko egonkotasunean izan ditzakeen ondorioez ere ohartarazi dute.

Donald Trump AEBko presidenteak larunbat goizaldean Siriako Gobernuaren instalazioen aurka egindako erasoan emandako laguntza eskertu die Frantziari eta Erresuma Batuari, eta "helburua bete" dutela aldarrikatu du du Twitterren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak Siria gaur