Mundua -
Brasil
Lula da Silva espetxeratu dute Curitiban
Brasilgo presidente ohiak hamabi urte eta hilabete batek espetxe-zigorra bete beharko du, ustelkeriagatik eta dirua zuritzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Luiz Inácio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia espetxeratu zuten larunbatean Curitiba hiriko Polizia Federalaren egoitzan. Hamabi urteko zigorra bete beharko du, ustelkeria eta dirua zuritzea egotzita.
Lula hegazkinez iritsi zen Sao Paulotik, eta han bere burua entregatu zuen Polizia Federalaren egoitzan, Sergio Moro epaile federalak ebatzitako kartzela autoa betetzeko.
Lularen aldeko eta aurkako taldeak kalera irten ziren Brasilen
Luiz Inácio Lula da Silvaren aldeko eta aurkako taldeak kalera irten ziren herrialdeko hainbat hiritan, presidente ohia Poliziaren egoitzara iritsi zenean.
Agintari ohiaren espetxeratzea ospatuz edo askatasuna eskatuz egindako manifestazioak ez ziren denbora asko luzatu. Brasilian, Sao Paulon, Rio de Janeiron, Curitiban eta Fortalezan egin ziren mobilizazioak.