Mundua -

'Habeas corpus'

Brasilgo Gorenak Lularen helegitea atzera bota eta kartzelatik hurbilago utzi du

Horrela, epaia bigarren instantzian berretsi eta zigorra betetzeko atea zabaldu dute. Honenbestez, Brasilgo presidente ohia espetxera bidali dezakete datozen egunetan.

Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiaren jarraitzaileak. Argazkia: EFE
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiaren jarraitzaileak. Argazkia: EFE
Brasilgo Gorenak Lula da Silva kartzelara bidean jarri du

2:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohia espetxetik libratu zezakeen 'habeas corpus'a ukatu du gaur Brasilgo Gorte Gorenak. Helegiteak kontrako sei boto eta aldeko bost izan ditu. Honenbestez, Lula kartzelatik pauso bakarrera geratu da. Presidente ohiari 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote ustelkeriagatik.

Dagoeneko bi epaitegik Lula errudun jo dute. Goreneko jurisprudentziak gaurko bozketan isla izan du. Epaia bigarren instantzian berretsi eta zigorra betetzeko atea zabaldu dute. Brasilgo presidente ohia espetxera bidali dezakete datozen egunetan.

Laugarren Eskualdeko Auzitegi Federalak (TRF4) du azken hitza orain. Bigarren instantziako epaitegi horrek presidente ohiaren zigorra 12 urtera luzatu zuen. Sententziako idazkeraren berrikusketa bat eska dezake Lulak, baina ez epaiaren edukiarena.

TRF4k berrikusketa onartzen baldin badu, ohikoa den bezala, Lula kartzelara bidaliko lukete helegitea aztertu ondoren. Ondorioz, apirilaren amaieran espetxeratu dezakete.

 

Apirilaren amaieran espetxeratu dezakete

 

Apelazio guztiak ebatzi bitartean Lula aske mantentzeko helburua zuen helegiteak, baina Gorenak atzera bota du gaur. Justizia Auzitegi Nagusiaren eta Gorte Gorenaren aurrean helegiteak aurkeztu ditu presidente ohiak.

'Habeas corpus'a ukatzeko bidea Edson Fachin epaileak hasi zuen. Fachin Lava Jato auziko epaile instruktorea izan zen Gorenean. Petrobras ustelkeria sarea epaitu eta Lula errudun jo zuen auzian. Buruzagi ohia zazpi auzitan inputaturik dago.

Bosna berdinduta zegoenean, Carmen Lucia Antunes Gorteko presidentearen botoak bozketa estua erabaki du gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Gaurko azken orduko albistea Brasil azken ordukoa Espetxeen azken ordukoa