Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Hesia bukatu arte Mexikoko mugan soldaduak zabalduko ditu Trumpek

Ordu batzuk lehenago, Iparramerikako Merkataritza Askearen Itunaren (NAFTA edo TCLAN) inguruko negoziazioak hausteko mehatxu egin dio Trumpek Mexikori.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko mugan soldaduak zabalduko dituela iragarri du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Hesiaren eraikuntza bukatu arte tropak bertan mantenduko dituela gaineratu du buruzagiak, mugako segurtasuna bermatzeko. Erdialdeko Amerikako mila etorkin baino gehiago mugara bidean dira une honetan.

"Gure muga gure soldaduekin babestuko dugu. Pauso handi bat da", adierazi du presidenteak Etxe Zurian. Estonia, Letonia eta Lituaniako buruzagiak hartu ditu Trumpek bertan.

Ordu batzuk lehenago, Iparramerikako Merkataritza Askearen Itunaren (NAFTA edo TCLAN) inguruko negoziazioak hausteko mehatxu egin dio Trumpek Mexikori. Era berean, etorkinen karabana "aurrera egiten uzten duten herrialdeei eta Hondurasi laguntza" eteteko mehatxu egin die.

ETORKINAK MEXIKO EFE

Erdialdeko Amerikako etorkinak Mapastepecen (Chiapas, Mexiko). Argazkia: EFE

Barack Obamaren Administrazioaren immigrazio araudiei esker muga oso ahula dela aurpegiratu du Trumpek. "Gure legeak negargarriak dira", deitoratu du agintariak.

 

Trump: "Gure muga gure soldaduekin babestuko dugu. Pauso handi bat da"

 

"Mexikok ez du legez kanpoko migrazioa bultzatzen", erantzun dio Enrique Peña Nietoren Gobernuak AEBko buruzagiari agiri batean. 'Viacrucis del Migrante' deritzona 2010etik urtero egiten dela gogorarazi du. Aurreko urteetan egin bezala, Mexikoko agintariek "legea betez" ekin dutela goraipatu du Exekutiboak.

Bestalde, Trumpen akusazio "bidegabeengatik minduta" agertu da Ebal Diaz Honduraseko Gobernuaren bozeramailea. "Hondurasek lanean jarraituko du, Trump presidentearen babesarekin edo gabe", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Migrazioa Ameriketako Estatu Batuak Mexiko Albisteak Donald Trump Trump hesia