Mundua -

Hauteskundeak

Carlos Alvaradok irabazi ditu Costa Ricako presidentetza hauteskundeak

"Nire betebeharra Errepublika batzea izango da, aurrera egin dezan eta XII. Mendean liderra izan dadin", esan du Alvaradok emaitzak ezagutu ostean.

Alvaradok esan du bere zeregina "Errepublika batzea" izango dela. Argazkia: EFE
Alvaradok esan du bere zeregina "Errepublika batzea" izango dela. Argazkia: EFE
Carlos Alvarado izango da Costa Ricako presidente berria

1:22

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Alvarado Quesada Ekintza Nazionala Alderdiko hautagaiak irabazi ditu igandean Costa Rican egindako presidentetza hauteskundeak, Fabricio Alvarado Muñoz Berrezarkuntzaren Alderdi Nazionalaren hautagaiaren aurrean, botoen % 90 baino gehiago zenbatuta daudenean.

Hala, Alvarado Quesadak (38 urte) 1.205.000 boto baino gehiago jaso ditu, eta Alvarado Muñozek 782.000. Parte hartzea % 66,91ekoa izan da; % 33,09 ez da hauteslekuetara joan, historiako abstentzio handienetakoa zenbatuta.

"Nire betebeharra Errepublika batzea izango da", esan du Alvaradok emaitzak ezagutu ostean. "Mundua Costa Ricara begira dago gaur. Costa Ricak mezu bat bidali du berriz. Lan bikaina Costa Rica", gaineratu du San Pedro de Montes de Ocako plaza batean, hiriburutik oso gertu.

Presidente berriaren esanetan, "nire betebeharra Errepublika batzea izango da, aurrera egin dezan eta XII. Mendean liderra izan dadin". "Danon Gobernua gidatuko dut, pertsona guztiak babestuko dituena, bereizketarik egin gabe", baieztatu du.

Ciudadanos celebran la victoria de Alvarado en las calles costarricenses. Foto: EFE

Herritarrak, Alvaradoren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Alvaradok Luis Guillermo Solis presidenteordearen Gobernuaren garaian garatu zuen bere ibilbide politikoa, 2014 eta 2018 artean. Costa Ricako Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta Solisen komunikazio-taldeko buru izan zen hauteskunde kanpainan. Ondoren, Laguntza Sozialaren Institutu Mistoaren presidente eta Giza Garapen eta Gizarteratze ministro izendatu zuten, 2014tik aurrera.

2016ko martxoan, uko egin zion institutuari, Lan eta Gizarte Segurantza ministro kargua hartzeko, eta horretan eman du denbora 2017ra arte. Orduan, kargua utzi zuen hautagai izateko.

Azaro eta urtarrila artean egindako inkesetan izan zituen emaitza txarrak gorabehera, Alvaradok ezustekoa eman zuen otsailaren 4an, lehen itzulian bigarren postua lortuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Latinoamerika albisteak Costa Rica