Mundua -

Siria

Siriako armadak 'erabateko garaipena' aitortu du Ekialdeko Ghoutan

Hala eta guztiz ere, Duma eskualdean operazio militarrak jarraitzen dutela onartu du.

Ekialdeko Ghoutan izandako bonbardaketen artxiboko argazkia. EFE
Ekialdeko Ghoutan izandako bonbardaketen artxiboko argazkia. EFE
Ekialdeko Ghoutan izandako bonbardaketen artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako armadak Ekialdeko Ghoutan "erabateko garaipena" lortu duela aitortu du larunbat honetan. Matxinoek Damaskoko eremuan duten toki nagusia da Ghouta.

Dena den, Ghouta iparraldeko Duma eskualdean operazio militarrak jarraitzen dutela onartu du. "Operazio militarrak egiten ari gara Duma hiriaren inguruan, terroristekin amaitzeko", azaldu du.

Armadak dagoeneko bere gain hartu dituen hirien zerrenda argitaratu du: Yobar, Ein Tarma, Arbin eta Zamalka, Ekialdeko Ghoutako garrantzitsunetakoak, hain zuzen. "Kolpe latza da Siriako lurraldearen eta herriaren aurkako proiektu wahabistarentzat", ziurtatu du.

Operazio militar horietan "dozenaka terrorista, kontrolgune, armategi eta gotorleku deuseztatu dira", soldaduen arabera. Horrez gain, milaka herritarrek Ghoutatik joateko aukera izan dute, giza ezkutu gisa erabili ostean. Orain, "itxurazko bizimodua izateko beharrezkoa den guztia duten zentroetan bizi dira", SANA informazio agentziak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Gaurko azken orduko albistea Zer ari da gertatzen Sirian?