Mundua -

Frantzia

Inputatu egin dute Sarkozy, 2007ko kanpaina Gadafiren diruarekin ordaintzea egotzita

Frantziako presidente ohiak salatu duenez, Gadafiren gertukoen 'mendeku eta gezurren kanpaina' baten biktima da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia inputatu egin dute asteazken honetan, 2007ko hauteskunde kanpaina Muamar Gadafi Libiako diktadore zenaren diruarekin ordaindu izana egotzita, Le Monde egunkariak aurreratu duenez.

Hain zuzen ere, instrukzio-epaileek ustelkeria pasiboa, legez kanpoko finantziazioa eta Libiako dirua jasotzea egotzi diote. Azken bi egunetan, 25 ordu eman ditu agintari ohiak epaileen aurrean deklaratzen.

Sarkozy: "Mendeku eta gezurren kanpaina baten biktima naiz"

Presidente ohiak salatu duenez, Gadafiren taldekoek sustatutako "mendeku eta gezurren kanpaina" baten biktima da.

Sarkozyk idatzia irakurri zuen epaileen aurrean, horiek inputatzen zuela iragarri aurretik. Le Figarok bere webgunean gaurkoan kaleratutakoaren arabera, buruzagi frantsesa kexu agertu zen, haren kontrako akusazioetan "froga materialik ez" dagoela eta mendeku gosez dabiltzan Gadafi eta gertukoen adierazpenetan oinarritzen dela.

Frantziako presidente izandakoaren hitzetan, "kanpaina" horrengatik galdu zituen 2012ko Presidentetza hauteskundeak eta baita 2016ko bere alderdiko barne hauteskundeak ere.

SARKOZY GADAFI 2007 ELISEO

SARKOZY GADAFI 2007 ELISEO

Sarkozy eta Gadafi, azken horrek 2006an Eliseora egindako bisitan. EFE

Batez ere Ziad Takieddine enpresaburu eta bitartekaria hartu du jomuga. Takieddinek 2016an aitortu zuenez, 2006ko urte bukaeraren eta 2007ko urte hasieraren artean, bost milioi euro eraman zituen Tripolitik Parisera, eta Claude Geantiri eta Nicolas Sarkozyri, orduko Barne ministroari, eman zizkion.

"Neu izan nintzen Gadafiren erregimena suntsitu zuen koalizioaren buru, eta larrutik ordaindu dut. Nire kontra gezur eta zentzugabekeria ugari esan dituzte".

Aurretik ere legez kanpoko finantzaketagatik auzipetuta dago Sarkozy. 2012ko hauteskundeen finantzaketagatik akusatuen aulkian jesarri beharko da Frantziako politikaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Albisteak