Mundua -

Wikileaks kasua

Suediak Wikileaksen sortzailea atxilotzea eskatu dio Interpoli

Abuztuan Suedian egindako egonaldi labur batean jazarpen eta indarkeria sexuala eta bortxaketa delitu bat egotzi zizkioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediak Jualian Assange Wikileakseko sortzailearen kontrako atxiloketa agindua emateko eskatu dio Interpoli. Assangeri bortxaketa salaketa bat dauka Suedian, bere ustez, Interneteko bere webgunearen izena zikintzeko kanpaina bat baino ez da.

Hala ere, "alerta gorri" hori ez dute Interpolen webgunean publikatu Suediak ez duelako Assangeren atxiloketa aginduaren edukirik argitaratu nahi izan.

Iragan ostegunean, Stockholmeko Apelazio Gorteak bigarren aldiz eskatu zuen Assange bortxaketa delitu batengatik kartzelaratzea.

Assangek ez du Suediara joateko asmorik

Assangeren abokatuek adierazi dutenez, Wikileakseko sortzaileak ez du Suediara joan nahi "segurtasun arrazoiengatik", baina galdeketa bat egiteko prest dagoela "hainbat alditan" adierazi duela gaineratu dute, bai "Suediak Erresuma Batuan duen enbaxadan" (ustez, Assange han dagoela uste dute) edo, bestela, bideokonferentziaren bidez.

Julian Assangek bere kontrako salaketak ezeztatu egin ditu eta Wikileaksek egindako filtrazioak direla eta, AEBek bere izena zikintzeko antolatutako kanpaina bat besterik ez dela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea