Mundua -

Venezuela

Miguel Rodriguez Torres Venezuelako Barne ministro ohia atxilotu dute Caracasen

Aberriaren aurkako atentatua, ekintza armatuak eta Konstituzioaren kontrako konspirazioa egitea leporatu diote.

Rodriguez Torres, Inteligentziako agenteek eskuetan. Argazkia: EFE
Rodriguez Torres, Inteligentziako agenteek eskuetan
Rodriguez Torres, Inteligentziako agenteek eskuetan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako segurtasun indarrek Miguel Rodriguez Torres Barne ministro ohia atxilotu zuten atzo, asteartea, Caracaseko hotel batean zegoela.

AVN Venezuelako albiste agentziak zabaldu duenez, Inteligentzia Nazionalaren Zerbitzu Bolivartarreko agenteek atxilotu zuten Rodriguez Torres, aberriaren aurkako atentatua egiteagatik.

"Gizon horrek eta horren kideek ekintza kriminalak antolatu zituzten, tartean, ekintza armatuak eta Konstituzioaren kontrako konspirazioa", esan du Gobernu venezuelarrak.

Gainera, Gobernuak "gure aberriaren aurkako krimenak egin dituztenek legea bere gain" hartzea eskatu dio Justiziari.

Venezuelako agintariek, halaber, kritikatu dute Rodriguez Torres Nicolas Maduro presidentea kargutik kentzeko lanetan aritu dela. 2013 eta 2014an izan zen ministro, eta 2015ean Madurorengandik urrundu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Venezuela bideoak Latinoamerika