Mundua -

Argentinan

Perito Moreno glaziarraren 'zubia' erori da

Perito Moreno glaziarrak Magallaes penintsularekin osatzen duen arku edo zubia 2016. urtean erori zen azkenengoz.

Perito Moreno glaziarraren arkuaren erorketa unea. Argazkia: EiTB.
Perito Moreno glaziarraren arkuaren erorketa unea.
Perito Moreno glaziarraren erortzea gauez eta publikorik gabe gertatu da

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean ikuskizun natural ikusgarrienetariko bat izan zen Argentina hegoaldean: Perito Moreno Patagoniako glaziarraren izotz masa erori zen.

Perito Moreno glaziarrak Magallaes penintsularekin osatzen duen arku edo zubia 2016. urtean erori zen azkenengoz.

Fenomeno horrek ehunka turista erakartzen ditu erorketa gertatzen den bakoitzean, baina oraingoan ez da publikorik egon segurtasun neurri bereziak ezarri baitzituzten eta izotz masa gauean erori zelako, turistentzat itxita zegoela.

Erorketa hori maiz errepikatzen den fenomeno naturala da. Argentinako lakuaren urek Perito Moreno glaziarrak penintsularantz hurreratzean sortutako dikearen aurka ezartzen duen presioa dela eta gertatzen da erorketa.

Presio horiek glaziarra arraildu egiten dute, arku edo zubi bat sortu arte, eta, azkenean, arkua modu ikusgarrian erortzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Argentinako albisteak