Mundua -

Primarioak

Ivan Duque eta Gustavo Petro lehiatuko dira Kolonbiako presidente izateko

FARC alderdiak, gerrillaren oinordekoak, oso emaitza txarrak izan ditu, baina bake akordioari esker, 10 ordezkari izango ditu senatu eta parlamentuan.

Gustavo Petro, presidentegaietako bat, primarioen ostean. Argazkia: EFE
Eskuineko indarrak nagusi, Kolonbian

1:07

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Duque eta Gustavo Petro izan dira eskuineko eta ezkerreko, hurrenez hurren, alderdien irabazle garbiak, maiatzaren 17an presidentetza-hauteskundeetara aurkezteko egin diren primarioetan.

Gainera, Zentro Demokratikoa Alderdia, Alvaro Uribe presidente ohiak gidatuta, Kolonbiako Senatuko lehen indarra izango da, botoen % 16 jasota. Halere, Ordezkarien Ganberan bigarren postuan izango da, Alderdi Liberal Kolonbiarra alderdiak gaindituta, baina eskuina izan da nagusi bozketan.

Zehatz-mehatz, Duquek botoen % 67,72 jaso du, eskuindarren arteko bozketan, Marta Lucia Ramirezek % 25,81, eta Alejandro Ordoñezek % 6,48. Ezkerrean, Petrok botoen % 84,92 bildu du, Carlos Caicedo (% 15,07) erraz irabazita.

Senaturako bozketan, botoen % 95 baino gehiago zenbatuta dagoenean, zatiketa handia izan da. Lehenik eta behin, Zentro Demokratikoa Alderdia bozkatuena izan da, botoen % 16,54 jasota, Aldaketa Erradikala Alderdiaren (% 13,39) aurretik. Ondoren, Alderdi Kontserbadore Kolonbiarra (% 12,48) eta Alderdi Liberal Kolonbiarra (% 12,4) izan dira hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.

Ivan Duque, el candidato 'uribista'. Foto: EFE

Ivan Duque, Uribek sortutako alderdiaren hautagaia. Argazkia: EFE

Ordezkarien Ganberan, Alderdi Liberal Kolonbiarra izan da nagusi, botoen % 16,57 jasota; Zentro Demokratiko Alderdia, ondoren, % 16,1; Aldaketa Erradikala Alderdia (% 14,33) eta Uaren Alderdia (% 12,23), azkenik.

Igandean egindako Kolonbiako Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren hauteskunde legegile eta primarioak historikoak izan dira, historian lehen aldiz Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) lehen gerrillaren alderdia aurkeztu baitira.

Herriaren Indar Iraultzaile Alternatiboa (FARC) gerrillaren oinordekoak % 0,34 jaso du Senatuan eta 0,22 Ordezkarien Ganberan. Halere, Bake Akordioari esker, 10 eserleku ditu bermatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Kolonbia Latinoamerika