Mundua -

Hauteskunde legegileak

FARCek alderdi politiko gisa parte hartuko du lehen aldiz Kolonbiako hauteskundeetan

36 milioi kolonbiar daude bozkatzera deituta, eta azken mende erdian bakean egingo diren lehenak dira.

Kolonbiako hauteskunde legegileak. EFE
Kolonbiako hauteskunde legegileak, 2018ko martxoaren 11n. EFE
FARC gerrilarentzat lehen hauteskundeak izango dira biharkoak

1:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztia prest dago Kolonbian igande honetan antolatutako hauteskunde legegileetarako. FARC gerrillak alderdi politiko gisa hartuko du parte lehen aldiz, eta bakean egingo diren lehenak dira. Izan ere, ELN gerrillak behin-behineko su-etena iragarri zuen hauteskundeetarako. 36 milioi kolonbiar daude bozkatzera deituta.

Aurreikuspenak betetzen badira, hauteskunde legegile hauek azken mende erdian gerrillaren indarkeriarik gabe egiten diren lehenak izango dira, guztiz seguruak ez diren hainbat eremu badauden arren.

Esate baterako, Miguel Matus (Uriberen aldeko Alderdi Demokratikoko kidea) senatari izateko hautagaiak eta Ivan Cepeda PDA alderdi ezkertiarreko hautagaiek mehatxuak jaso dituztela salatu dute.

120 senatari eta Ordezkarien Gabnerako 166 kide

102 senatari eta Ordezkarien Ganberako 166 kide aukeratzeaz gain, bi aliantzen arteko hautua egin beharko dute hautesleek: ezkerreko alderdiek osatutakoa bata eta eskuinekoek bestea.

Ezkerretik Gustavo Petro Bogotako alkate ohia (favorito nagusia) eta Carlos Caicedo Santa Martako alkate izandakoa aurkeztuko dira.

Eskuineko aukera, berriz, Ivan Duque uribista izango da, baita Marta Lucia Ramirez eta Alejandro Ordoñez kontserbadoreak ere.

Koalizio bakoitza nork gidatuko duen jakiteaz gain, garrantzitsua izango da bietako zeinek lortuko dituen boto gehien argitzea. Kolonbiarrek bietako bat soilik aukeratu ahal izango dute.

Presidentetzako hainbat inkestaren arabera, Petrok eta Duquek dituzte irabazteko aukera gehien.

FARCen lehen hauteskundeak hautagai gisa

FARCen emaitza jakiteak ere ikusmin handia eragin du. Herriaren Indar Iraultzaile Alternatiboa izena hartu du alderdiak hauteskundeetan parte hartzeko.

Inkestek babes moderatua eman dioten arren, bake-akordioaren arabera, hamar eserleku bermatuta dituzte Kongresuan, bost Senatuan eta beste bost Ordezkarien Ganberan. Galdeketek boto-asmo baxua eman diote, baina hamar ordezkari baino gehiago lortzea espero dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak Zer gertatu da Kolonbian? Latinoamerikako azken ordukoa Hauteskundeak gaur