Mundua -
Venezuela
Venezuelak maiatzaren 20ra atzeratu ditu hauteskundeak
Chavistek eta Henri Falcon oposizioburua babesten duten alderdiek adostu dute atzerapena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tibisay Lucena Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidenteak gaur jakitera eman duenez, presidentetzarako hauteskundeak maiatzaren 20an izango dira, sei hautagaik “hauteskunde berme akordioa” sinatu ondoren.
Chavisten partetik, Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak (PSUV) eta Nicolas Maduro presidentea babesten duten beste bederatzi alderdik sinatu dute akordioa. Oposizioaren partez, aldiz, AP, MAS eta COPEI alderdiek.
Horrenbestez, Falcon aldendu eginda MUD koalizotik, hauteskundeetan ez parte hartzea erabaki baitu.
Hala ere, MUD oposizioko koalizioak ez du hauteskundeen inguruko jarrera aldatu; izan ere, “iruzurtzat” jo ditu gaur. “Bidezko” hauteskunde “gardenak” izateko baldintzak betetzen ez direla errepikatu du.