Mundua -

Erresuma Batua, EB-tik kanpo

'Brexit'aren ostean, Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzea baztertu du Londresek

Mayren esanetan, 'ezein lehen ministro britainiarrek ez luke inoiz halakorik onartuko'. Izan ere, Bruselak egindako proposamen horrek 'Erresuma Batuaren segurtasun konstituzionala mehatxatzen du'.

Europar Batasunaren aldeko banderak Parlamentu britainiarraren aurrean. Argazkia: EFE
Europar Batasunaren aldeko banderak Parlamentu britainiarraren aurrean. Argazkia: EFE
Europar Batasunaren aldeko banderak Parlamentu britainiarraren aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselak 'Brexit'ak Irlandan sortuko duen egoerari aurre egiteko proposamena goitik behera baztertu du Erresuma Batuko Gobernuak. Europar Batasunak Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzea eta muga zorrotza saihestea proposatu du, behin 'Brexit'a gauzatuta.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak agerraldia egin du Parlamentuan, eta modu horretan erantzun dio Michel Barnier EBk 'Brexit'a negoziatzeko jarritako negoziatzaileak egindako proposamenari. "Aduanako muga sortuko litzateke Irlandako itsasoan, eta horrek Erresuma Batuaren segurtasun konstituzionala mehatxatzen du", adierazi du Mayk.

Lehen ministro britainiarraren esanetan, "ezein lehen ministro britainiarrek ez luke inoiz halakorik onartuko".

Adierazpenok gorabehera, negoziazioak "bide onetik" doazela jakinarazi du Downing Streeteko bozeramaile batek. Mayk datorren astelehenean egingo du berba gaiaren inguruan, Parlamentuan.

Barnier EBko bozeramaileak proposatutakoa defendatu du eta "Erresuma Batuko ordena konstituzionala" ezbaian jartzen ez duela nabarmendu. Horren hitzetan, aukera hori (Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzearena) bazegoen aurreikusita EBk eta Erresuma Batuak abenduan sinatutako akordioan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Brusela Erresuma Batua Gaurko azken orduko albistea Brexit albisteak Zer da Brexita Londres azken ordukoa Irlanda Ingalaterra azken ordukoa