Mundua -
Genero indarkeria
Emakume siriarrei laguntzaren truke sexu-abusuak egin dizkietela salatu dute
Sexu-jazarpena hain dago hedatua, emakume siriar batzuek elikagaien zentroetara joateari uko egiten diotela, jendeak pentsatuko lukeelako sexua eskaini dutela laguntzaren truke.
agentziak | erredakzioa
Siriako emakume asko sexu-abusuen biktima izan dira. Hain zuzen, gizaldeko organizazioen izenean laguntza humanitarioa eman behar zieten gizonek sexua eskatu diete horren truke, BBCk gaur, asteartea, jakinarazi duenez.
Gizaldeko langileek egindako adierazpenen arabera, laguntza emateko ardura zuten gizon askok elikagaiak sexuaren truke eman dituzte. Egoera horrek Siriako hegoaldean jarraitzen du, orain dela hiru urte abisua eman bazuten ere, gaineratu du hedabideak.
Hedabide britainiarraren esanetan, sexu-jazarpena hain dago hedatua, ezen emakume siriar batzuek elikagaien zentroetara joateari uko egiten diotela, jendeak pentsatuko lukeelako sexua eskaini dutela laguntzaren truke
Organizazio humanitario baten langileak azaldu duenez, agentzia batzuek ez ikusiarena ere egin dute, organizazioetatik kanpo dauden gizon horien beharra dutelako Siriako leku arriskutsuenetara laguntza helarazteko, bestera ezingo luketelako.
BBCren albisteak dio NBEren organizazio batek genero indarkeriari buruz iaz egindako txosten baten arabera, laguntza humanitarioa sexu-harremanen trukean ematen ari zen Siriako gune batzuetan.
Agiri horri jarraiki, emakume batzuek funtzionarioekin ezkondu ziren aldi baterako "sexu zerbitzuak" eman ahal izateko, elikagaien truke, eta beste batzuek telefono zenbakia eskatzen zieten emakume eta neskatoei, eta ondoren euren etxeetara eramaten zituzten "trukean zerbait" jasotzeko.
Txosten horren arabera, alargunak eta dibortziatuak dira horren moduko eraso gehien jasotzen dituztenak.
BBCk dioenez, sexu-jazarpena orain dela hiru urte salatu zuten lehen aldiz. Horren ildotik, Danielle Spencer aholkulari humanitarioaren testigantza jaso du hedabide britainiarrak eta, horren hitzetan, 2015ko martxoan izan zuen kasu horien berri lehen aldiz, Jordaniako errefuxiatuen kanpaleku batean, emakume siriar batzuengandik.
Antza denez, Dara'a eta Quneitra, besteak beste, udaletako langileek laguntza eskaintzen zieten sexu-harremanen ordainetan.
"Dagoeneko euren esku zegoen laguntza gordeta zuten, eta ondoren emakumeak erabiltzen zituzten sexu-harremanak izateko", esan du Spencerrek.
"Emakume eta neskatoak babestu behar dituzte elikagaiak, xaboia edo bizi irauteko edonolako oinarrizko artikuluren bila doazenean. Nahi duzu azken gauza da laguntza eman behar dizun gizon batek, teorian konfiantzazkoak, sexu-harremanak eskatzea", gaineratu duenez.
"Egoera hain zegoen barneratuta, (emakumeek) ezin zutela joan (laguntza jasotzeko) irainduak izan barik. Onartuta zegoen (zentroetara) joatekotan, sexua egin zenuela laguntza jasotzeko", langilearen arabera.
2015eko ekainean, Nazioarteko Erreskate Batzordeak inkesta bat egin zuen Dra'a eta Quneitrako 190 emakume eta nesken artean eta, ondorioztatu zuenez, horren % 40k sexu-abusuren bat pairatu zuen laguntza eskatzera joan zenean.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.