Mundua -

Siria

Etenaldi humanitarioa bertan behera Sirian

Gutxienez adingabe bat hil da eta beste zazpi pertsona zauritu dira. Teorian, 09:00etatik 14:00ak arte egon behar zuen indarrean.

Bonbardaketak Gutan, aurreko astean. Argazkia: EFE
Bonbardaketak Gutan, aurreko astean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez adingabe bat hil da eta beste zazpi pertsona zauritu dira Siriako Gobernuko indarrek Ekialdeko Ghoutan jaurtitako bonbardaketan, hain zuzen, atzo Errusiak agindutako etenaldi humanitarioa indarrean zegoenean, ekintza batzuek jakinarazi dutenez.

Giza Eskubideen aldeko Behatoki Siriarraren esanetan, Damaskoko Gobernuaren aliatuek lau misil jaurti dituzte Yisrinen, aipatutako eskualdean.

Halaber, NBEk ere jakinarazi du leherketen berri izan duela: "Liskarrek gaur goizean jarraitzen dute, hori da jaso dugun informazioa", esan du Jens Laerke NBEren Laguntza Humanitarioaren Bulegoko bozeramaleak.

Vladimir Putin presidente errusiarrak egunero etenaldia egitea agindu zuen atzo, gaurtik aurrera hasteko.

Errusiako presidenteak aginduta, eta Ekialdeko Ghoutan biktima gehiago ez izateko helburuarekin, otsailaren 27tik (…) su-eten humanitario bat indarrean sartuko da”, iragarri zuen Serguei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak.

Su-etena NBEko Segurtasun Kontseiluak asteburuan onartutako 2401 ebazpenarekin zuzenean lotu du ministroak. Su-etena egunero izango da indarrean, 09:00etatik 14:00etara.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Gerra Siria Errusia Vladímir Putin bideoak Gaurko azken ordukoa