Mundua -

Ghuta ekialdean

Hainbat lagun ondoezik kloro-gasa arnastu ostean Sirian, bonbardaketa batean

Gutxienez 18 biktima artatu dituzte oxigeno langargailuekin, jakinarazi dutenez. Gainera, 14 pertsona hil dituzte bonbardaketetan.

Al Shaifuniyan leherketa izan ondoren sentitu dituzte sintomak biktimek. Argazkia: EFE
Al Shaifuniyan leherketa izan ondoren sentitu dituzte sintomak biktimek. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat pertsona artatu dituzte erietxetan kloro-gasa intoxikazioaren sintomekin, Ghuta ekialdean, Damaskon. Gobernuko indarrek gunea bonbardatu dute igandean, eta 14 pertsona hil dira gutxienez, tartean ume bat.

Al Shaifuniyan "leherketa handi bat" izan ostean sentitu zituzten sintomak biktimek, medikuek jakinarazi dutenez.

"Gutxienez 18 biktima artatu dituzte oxigeno langargailuekin", esan du behin behineko Gobernuko Osasun Ministerioak.

Igandean bertan, Errusiako Defentsa Ministerioak ohartarazi zuen oposizioak gas toxikoa erabiltzeko asmoa zuela Ghuta ekialdean, ondoren Gobernuko indarrei leporatzeko helburuarekin.

Bitartean, Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak (Londresen egoitza duen organizazioa da, baina baditu informatzaileak Sirian) ume bat hil dela ezagutarazi du, baina ez du eraso kimikorik aipatu.

Ghutako ekialdea Damaskoko azken gotorlekuetako bat da. Azken astean, Armadak eta horren aliatuek erasoaldia egin dute bertan, nahiz eta NBEko Segurtasun Batzordeak 30 eguneko su-etena onartu zuen larunbatean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Siriako gudaren albisteak