Mundua -

Italia

Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako mobilizazioak, Italiako kanpainaren amaieran

Halaber, hainbat ikasle Giuseppe Garibaldi Italiako batasunaren ikurraren estatuara igo dira, faxismoaren aurkako pankarta bat eta zenbait argi-zuzi erakusteko.

Mobilizazioak Italiako hauteskunde kanpainaren amaieran. EFE
Mobilizazioak Italiako hauteskunde kanpainaren amaieran. EFE
Mobilizazioak Italiako hauteskunde kanpainaren amaieran. EFE

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrazismoaren eta faxismoaren aurkako mobilizazioak izan dira nagusi Italian martxoaren 4ean egingo dituzten hauteskunde orokorretako kanpainaren azken asteburuan.

Erroman, arrazismoaren kontrako manifestazio jendetsua egin dute, liskarrik gabe. Zentro-ezkerreko Gobernuko kide batzuk hartu dute parte, Paolo Gentiloni lehen ministroak, besteak beste.

Eskuin muturreko gazte batek afrikar talde bati eraso egin zion tiroz, eta horietatik sei zauritu ziren Macerata herrian. Gertaera hark kanpaina gaiztotu zuen.

Bestalde, joan den astean argitaratutako inkesten arabera, Silvio Berlusconi lehen ministro ohiarekin Forza Italia zentro-eskuineko alderdia da hauteskundeak irabazteko aukera gehien dituena, Liga Norte alderdi ultraeskuindarrarekin bat eginda. Dena den, hauteskunde lege berria kontuan izanik, emaitza ezjakina da.

Larunbat honetan, Matteo Salvini Liga Norteko buruzagiak mitina eman du Milango Duomo plazan. Buruzagi ultraeskuindarra "Goazen, martxoaren 4ean Ligari emango diogu botoa" oihukatuz hartu dute jarraitzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Italiako albisteak