Mundua -

VENEZUELA

Apirilaren 22ko hauteskundeak orokorrak izatea babestu du Madurok

Presidente izateko hauteskundeaz gain, parlamentua, kontseilu legegileak eta udal-kontseiluak berritzeko hauteskundeak ere apirilaren 22an egitea proposatu du Venezuelako presidenteak.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea botere legegilea eta presidente bilakatzeko hauteskundeak apirilaren 22an, biak batera, egitearen alde dago. Era berean, egun horretan ere, Venezuelako kontseilu legegileak eta udal-kontseiluak berritzeko hauteskundeak egitea proposatu du.

"23 estatuetako kontseilu legegileak eta 335 herrialdeetako udal-kontseiluak berritzeko hauteskundeak presidenterako hauteskundeekin batera egitea proposatzen dut, erabateko aldaketa lortzeko", esan die kazetariei.

Horrela, Diosdado Cabellok agintari chavistak egindako proposamena ontzat eman du Madurok; izan ere, Cabellok Asanblada Nazional Konstituziogileari eskatuko dio parlamenturako hauteskundeak aurreratzea eta presidenterako deitutakoekin batera, apirilaren 22an egitea.

"Botere guztiak berrituak utziko genituzke horrela, herrian sekulako hauteskundeak egingo genituzkeelako; hori dela eta, hauteskundeen bidezko berrikuntza demokratikoa proposatzen diot Asanblada Nazional Konstituziogileari, 2018 eta 2022 urteen artean bidea garbi izateko", esan du Madurok.

Asanblada Nazional Konstituziogileak proposamena onartzen badu datorren bost urteetan ez zen hauteskunderik egongo Venezuelan eta Madurok "ekonomia eraikitzeko" eta Venezuelako bizi duen krisi egoerari aurre egiteko chavismoaren proiektua aurrera atera ahal izango zuen.

Oposizioak, berriz, apirileko "iruzurrezko" hauteskundeetan parte hartuko ez duela berretsi du eta Madurori desafio egin dio "benetako hauteskundeetan" parte hartzeko "berdintasun baldintzekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro gaur