Mundua -

SIRIA

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Guta ekialdean (Siria) eraitsitako eraikinak. Argazkia EFE.
Guta ekialdean (Siria) eraitsitako eraikinak.
250 lagun baino gehiago hil dira 48 orduan Gouthako erasoan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

SIRIA GATAZKA Bonbardaketa

Bi haur zaurituta, Gutan izandako bonbardaketen ondorioz. Argazkia: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Albisteak