Mundua -
Askatuta
Birmaniak Suu Kyi askatu du etxean zazpi urte giltzapean egon ondoren
Bakearen Nobel saridunak deia luzatu die jarraitzaileei Birmaniaren alde lanean jarritzeko eta bihar eguerdian alderdiaren egoitzan hitz egingo diela iragarri du.
Erredakzioa
Aung San Suu Kyi Birmaniako demokraziaren aldeko mugimenduaren liderra aske utzi dute azken zazpi urtean etxean giltzapetuta igaro ondoren. Birmania gobernatzen duen Batzorde Militarrak atzo sinatu zuen Nobel Sariduna askatzeko agindua.
Suu Kyiren etxearen inguruan zeuden 3.000 inguru jarraitzaile etxebizitzara gerturatu dira poliziek kontrolak bertan behera utzi eta alanbre-hesia erretiratu dutenean.
Bakearen Nobel saridunak nazioaren alde elkarlana egitea eskatu die jarraitzaileei eta bihar eguerdian bere alderdiaren egoitzara joateko eskatu die haien aurren hitz egin ahal izateko.
Suu Kyi oso hunkituta agertu eta bere etxearen inguruan bildutakoei birmanieraz zuzendu zaizkie hamar minutuz, etxeko hesiaren gainetik. Bere ondoan, Demokraziarako Liga Nazionala alderdiko hiru alderdikide zituen.
15 urte giltzapean
Europar Batasuneko herrialdeetako hainbat diplomazialari inguruetan izan dira azken orduetan 1991ko Bakearen Nobel saridunari elkartasuna agertu eta Than Shwe generalaren Batzorde Militarrari presionatzeko.
Birmaniako gobernua kontrolatzen duen erregimen militarrean erreforma demokratikoak eskatzeagatik azken 21 urteetatik 15 etxean giltzapetuta eman ditu 65 urteko Suu Kyik.