Mundua -
Johannesburg
Hegoafrikan agintean dagoen alderdiak Zuma presidentea boteretik kentzea erabaki du
Afrikar Kongresu Nazionalak dimisio formala aurkezteko gutuna eman dio. Zumak agintea utzi nahi ez badu, Parlamentuan zentsura mozio bidez kargugabetu ahalko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Afrikar Kongresu Nazionalak (Hegoafrikan agintean dagoen alderdia) Jacob Zuma presidentea boteretik kentzea erabaki du, eta dimisio formala aurkezteko gutuna eman dio astearte honetan.
Hegoafrikako hedabideek jakin dutenez, Afrikar Kongresu Nazionalak Zumak agintea utzi behar duela adostu du eta agintariari berari jakinarazi dio.
Zumak agintea utzi nahi ez balu, Parlamentuan zentsura mozio bidez kargugabetu ahalko dute.
Zumak 2019ra arte egon behar zuen presidente gisa, baina bere ospe txarra eta berari egotzitako ustelkeria kasu larriak direla-eta, boteretik kentzea erabaki dute.
800 ustelkeria kasu leporatu dizkiote; besteak beste, 1990eko hamarkadaren amaieran arma kontratuak sinatzeagatik eta Estatua zenbait enpresabururi mesede egiteko erabiltzeagatik, milioi askoko kontratu publikoak emanez.
Zumaren ordezkoa izateko hautagai indartsuena Cyril Ramaphosa Afrikar Kongresu Nazionaleko presidenteordea da; abenduan izendatu zuten alderdiko presidenteordea, eta Zuma boteretik kentzeko lanean ari da ordutik.