Mundua -

Epaiketa

Abdeslamen aurkako epaiketa hasi da, 2016an Bruselan izandako tiroketa batengatik

Abdeslam 2015eko Pariseko atentatuaren ostean bizirik dirauen zelula terroristako kide bakarra da, Pariseko atentatu horretan 130 lagun hil zituzten terroristek. Ateak itxitako epaiketa da Belgikakoa.

Salah Abdeslam epaitua izango den Bruselako Justizia Jauregiko gela. Argazkia: EFE.
Hiru polizia Salah Abdeslam epaitua izango den Bruselako Justizia Jauregiko gelan.
Salah Abdeslam epaitua izango den Bruselako Justizia Jauregiko gela. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salah Abdeslam terroristaren aurkako epaiketa hasi da gaur, astelehena, 2016an, bera atxilotua izan baino hiru egun arinago, Bruselan izandako tiroketa batean parte hartzea leporatzen baitiote. Abdeslam 2015eko Pariseko atentatuaren ostean bizirik dirauen zelula terroristako kide bakarra da, Pariseko atentatu horretan 130 lagun hil zituzten terroristek.

Abdeslam poliziengatik babestuta eta aurpegia estalita heldu da Bruselako Justizia Epaitegira; bertan, 200 agente izango dira epaiketa babesten.

Segurtasun neurri handiak ezarri dira epaiketarako: egunero Frantziatik Belgikara eramango dituzte Abdeslam (28 urte) eta Sofien Ayari (24 urte) bere gaizkidea.

Poliziak hiltzeko saiakera eta legez kontra armak izatea leporatu diete, Bruselan 2016ko martxoaren 15ean izandako tiroketa batean hiru agente zauritu ostean.

Salah Abdeslam Parisetik Bruselara ihes egitea lortu zuen atentatuen ostean. 2016ko martxoaren 18an atxilotu zuten Bruselan, tiroketa izan eta hiru egunera.

Abdelasman Frantziako herritartasuna dauka; Marokkon jaio arren Belgikan hazi zen, eta 2015eko azaroaren 13an Parisen izandako eraso terroristaren ondorioz hildako 130 pertsonen erantzuleetako bat dela uste du Poliziak.

Atentatu gau hartan lehergaiez betetako txalekoa aktibatu ez zuen terrorista bakarra izan zen, antza, zerbait ez baitzebilelako ondo.

Atxilotu zutenetik espetxean egon da Abdeslam segurtasun neurri zorrotzen artean Pariseko kartzela batean.

Abdeslam Frantzian epaitua izango da laster Pariseko atentatuagatik, hori dela eta, Frantziako agintariek edozein arazo saihestu nahi dute atentatuaren susmagarri nagusiarekin.

Ateak itxitako epaiketa da Belgikako. Kazetariek, 350 bat, pantaila baten bitartez jarraituko dute epaiketa alboko gela batean, baina ezin izango dituzte epaiketaren irudirik zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Bruselako albisteak gaur Zer gertatu da Parisen? Atentatuak Epaiketak albisteak Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa