Mundua -

Erasoa

Arraza beltzeko sei pertsona tirokatu dituzte Italian

Itxura guztien arabera, eraso arrazista izan dela dio poliziak. Izan ere, hainbat lekukok baieztatu dutenez, ustezko erasotzailea agur faxista eginez eta 'Gora Italia' oihukatuz aurkitu dute.

Italiako poliziak erasoaren lekua ikuskatu du. EFE
Italiako poliziak erasoaren lekua ikuskatu du. EFE
Italiako poliziak erasoaren lekua ikuskatu du. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arraza beltzeko sei pertsona zauritu dira gaur Italiako Macerata herrian, eskuin muturreko gazte batek tirokatuta, agintariek adierazi dutenez.

Itxura guztien arabera, eraso arrazista izan dela dio poliziak. Izan ere, hainbat lekukok baieztatu dutenez, ustezko erasotzailea agur faxista eginez eta ‘Gora Italia’ oihukatuz aurkitu dute, Bigarren Mundu Gerran eroritakoen omenez egindako monumentu baten aurrean.

Eguerdian gertatu da erasoa. Hainbat pertsona tirokatu ditu gizon batek. Poliziaren esanetan, zaurituak arraza beltzekoak dira, eta horietako bati ebakuntza egin behar izan diote.

Tiroketaren ustezko egilea Victoria plazan atxilotu dute, bandera italiar batean bilduta, eta ibilgailuan arma bat zuela.

Luca Traini da atxilotutako gizona. 2017an Italian egindako udal hauteskundeetan Liga Norte alderdi xenofoboaren hautagaia izan zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Italiako albisteak