Mundua -

Immigrazioa

90 etorkin hil dira Libiako kostaldean beren ontzia urperatu ostean

246 etorkin hil dira Mediterraneo itsasoan urtarrilean. 2017an 254 hil ziren epe berdinean.

Emakume bat eta haur bat erreskatatu dituzte Alborango Itsasoan galdutako ontzi batetik. EFE
Emakume bat eta haur bat erreskatatu dituzte Alborango Itsasoan galdutako ontzi batetik.
Emakume bat eta haur bat erreskatatu dituzte Alborango Itsasoan galdutako ontzi batetik. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 90 etorkin hil dira ostiral honetan Mediterraneo itsasoan, Libiako kostalde parean, beren ontzia irauli eta urperatu ostean, Nazioarteko Migrazioen elkarteak jakinarazi duenez.

Ontzian bidaiatzen ziren 10 pertsonen gorpuzkiak Libiako kostaldera heldu dira, Olivia Headon migraziorako elkarte horretako arduradunak Libian esan duenez. Gorpuzkiak Libiako bi lagunen eta Pakistango zortzi pertsonarenak dira. Ontzian bidaiatzen ziren bi etorkin kostalderaino heldu dira igeri egiten eta beste bat erreskatatu ahal izan dute.

"Nazioarteko Migrazioen elkartea lanean ari da tragediaren nondik norakoak ezagutzeko eta bizirik dirauenei nola lagundu aztertzeko", esan du Headonek. "Gure datuen arabera, Libiako 29 lagun erreskatatu dituzte edo gelditu dituzte 2017an, baina gehiago direla uste dugu", gaineratu du.

Elkartearen arabera, urtarrilaren 28ra arte 6.625 etorkin heldu dira Europara, iazko epe berdinean izandako 5.983rekin alderatuta.

246 etorkin hil dira Mediterraneo itsasoan urtarrilean. Iaz 254 hil ziren epe berdinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Naufragioak Itotzeak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak Libia albisteak