Mundua -
Elkarrizketa egunak
Venezuelako Gobernuak eta oposizioak elkarrizketekin jarraitzen dute Santo Domingon
Gobernuaren ordezkaritzaren buru den Jorge Rodriguezek esan duenez, balizko akordioaren 'xehetasunetan' daude.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako Gobernuak eta oposizioak astearte honetan Santo Domingon beste elkarrizketa egun bati eman diote hasiera, bi aldeek atzo gaurko egunera luzatzea erabaki ostean, herrialdeko krisiari irtenbidea bilatzeko.
Gobernuak eta oposizio banatuak atzo berrekin zieten elkarrizketei, presidentetzarako hauteskundeak aurreratu ostean. Nicolas Maduro berriro aukeratua izateko aurkeztu da.
Bilerara iristean, Jorge Rodriguez Venezuelako Komunikazio ministroak esan du gaur elkarrizketetatik zerbait ona irtetea espero duela, Julio Borges diputatuak, oposizioko ordezkaritzako buruak, aldiz, ez du adierazpenik egin.
Gobernuaren ordezkaritzaren buru den Jorge Rodriguezek esan duenez, balizko akordioaren "xehetasunetan" daude.
Hauteskundeetako data aldatzeko aukerari buruz galdeginda, Rodriguezek adierazi du “gai guztiekin lanean” ari direla, eta “gai guztietan jarrerak gerturatu” dituztela gaineratu du.