Mundua -

Krisi politikoa Italian

Dimisioa aurkeztu ezean, Finik babesa erretiratuko dio Berlusconiri

Lehen ministroaren gobernukideak Italian "aro politiko berri" baten beharra ikusten du. Berlusconik, baina, ez du dimisioa aurkezteko asmorik, eta Fini konfiantzazko mozio bat aurkeztera desafiatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gianfranco Fini diputatuen ganberako presidentea eta FLI zentro-eskuineko liderrak, Silvio Berlusconi lehen ministroari dimisioa aurkezteko eskatu dio. Hori egiten ez badu, bere alderdikideak Gobernutik ateratzearekin mehatxatu du.

Finik Errepublikako presidentearengana joan eta Gobernu krisia izendatzea eskatu dio Berlusconiri. Horren bidez, "aro berri" bati hasiera eman nahi dio Finik, agenda eta programa eztabaidatu, eta koalizioaren oinarriak eta Exekutiboaren osaketa birmoldatzeko.

Finik botatako ultimatumaren aurrena, Berlusconik dimititzeko asmorik ez duela esan die bere ingurukoei, eta "Finik krisi bati hasiera eman nahi badio, Parlamentura joan eta konfiantzazko mozio bat aurkezteko ardura hartu dezala", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea