Mundua -

Abortua

Irlandak abortuaren inguruko erreferenduma egingo du maiatzean

Irlandarrek abortuaren legea indargabetzea erabakiko balute, Parlamentuak Konstituzioaren testua aldatzeko aukera izango luke.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako ministroen kontseiluak Konstituzioaren Zortzigarren Emendakina, abortua zigortzen duena, indargabetzeko erreferenduma deitzea erabaki du astelehen honetan. Botazioa maiatzean egingo dute.

Herritarrek Zortzigarren Emendakina indargabetzea erabakiko balute, Parlamentuak Konstituzioaren testua aldatzeko aukera izango luke.

Ministroen kontseiluak lau orduko bileraren ostean hartu du erabakia, Leo Varadkar lehen ministroaren ekimenez. Izan ere, Irlandako abortuaren legea oso murriztailea dela uste du lehen ministroak.

Zortzigarren Emendakina 1983an onartu zuten. Testu horretan, amaren zein jaio ez denaren bizitzeko eskubidea aintzat hartzeaz gain, betoa jartzen zaio Parlamentuak abortuari buruzko legeak emateko duen botereari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Nazioartea Gaurko azken ordukoa Irlanda