Mundua -
Kolonbia
ELNrekin hasitako bake-elkarrizketa bertan behera utzi du Santosek
Luis Carlos Villegas Kolonbiako Defentsa ministroak gerrillari hiru eraso leporatu dizkio, horietako batek bost hildako utzi ditu Barranquillan.
Agentziak | Erredakzioa
Askapen Nazionalerako Armadarekin (ELN) hasitako bake-elkarrizketa bertan behera uzteko agindua eman du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, asteburuan segurtasun indarren aurka egindako hiru erasoen ostean.
Santosek ekitaldi batean parte hartu du La Palman, Cundinamarcako departamentuan. Elkarrizketen bosgarren zikloa bertan behera geratzen zela baieztatu du Santosek. Zentzu horretan, “indarkeriaren” aurrean neurriak hartzera beharturik dagoela esan du presidenteak, eta gerrillari “koherentzia” eskatu dio, Caracol irratiak jakitera eman duenez.
Bestalde, Luis Carlos Villegas Kolonbiako Defentsa ministroak ELNri hiru eraso leporatu dizkio, horietako larrienean bost pertsona hil ziren Barranquillan. Atentatua larunbatean gertatu zen eta polizia-etxe baten kontrako erasoa izan zen. ELNk atentatua aldarrikatu du agiri batean.
"Matxinada eskubidea"
ELNk atentatua “matxinada eskubidearekin” justifikatu du. “Indar Publikoaren eskutik herritarren bizitzaren eta duintasunaren aurka erasoren bat egunero gertatzen da, bere funtzioa aberatsen eta boteretsuen interesak defendatzea dela argi utziz”, azaldu du ELNk.
Era berean, Soledaden eta Santa Rosan egindako erasoen erantzukizuna ELNri egotzi dio Villegasek. Gainera, Guacho Barranquillako erasoagatik atxilotutako laguna Esmeraldako (Ekuador) probintzian egindako atentatuan inplikaturik dagoela esan du. Horregatik, bi herrialdeen arteko bilera bat iragarri du ministroak.
Gustavo Bell Kolonbiako Gobernuaren negoziazio buruzagiak eta Santosek bilera egin behar zuten gaur, Bogotan, bake-elkarrizketen egoera aztertzeko.
Ez da aurreneko aldia
Elkarrizketa aldi baterako etetea agindu zuen Santosek, ELNk eraso bat egin ondoren, urriaren 1etik urtarrilaren 9ra arte luzatzen zen su-etena agortu eta ordu batzuk geroago.
Su-etena ez zen luzatu, gerrillak baldintzak berriz negoziatu nahi izan zituelako. Gainera, aldeek ez zituzten jarrerak hurbildu iragan asteko elkarr