Mundua -
VENEZUELA
Gobernua eta oposizioa negoziazio mahaira itzuliko dira astelehen honetan
Dominikar Errepublikan izango da hitzordua, eta gai nagusia, uda aurretik ospatuko diren hauteskunde presidentzialak izango dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Venezuelako Gobernua eta oposizioa berriz ere elkartuko dira bihar Dominikar Errepublikan. Maiatz aurretik izango diren hauteskundeak izango dituzte eztaibaidaren erdian. Dena dela, chavismoaren kontrakoek ez dute oraindik erabaki parte hartuko ote duten, "bermeak" falta direla uste baitute.
Abenduan ekin zieten elkarrizketei Santo Domingon Danilo Medina presidente dominikarraren eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren babespean. Chile, Nicaragua, Bolivia, San Vicente eta Las Granadinas ere laguntza ematen ari dira.
MUD edo Unitate Demokratikoaren Mahaia oposizioko alderdiak biharko bileran egongo dela iragarri du "hauteskunde justuak izateko bermeak eskatzeko".
Aldiz, Leopoldo Lopez opositorean VP alderdiak ez du parte hartuko, ANCaren azken erabakiekin ados ez dagoelako.
ANC edo Asanblada Nazioanal Konstituziogileak hauteskundeak aurreratzea erabaki du, eta bost alderdiri militantzia zerrendak berritzeko eskatu die parte hartu ahal izateko, tartean, MUDari.