Mundua -

BRASIL

Lula, Langileen Alderdiaren hautagai

Porto Alegreko bigarren auzialdiko auzitegi batek aho batez berretsi du Lularen kontrako kondena, eta 12 urtera igo du zigorra.

Lula da Silva. Argazkia: EFE
Lula da Silva. Argazkia: EFE
Lula da Silva. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia Langileen Alderdiaren hautagai izendatu dute, ofizialki, bigarren auzialdin ustelkeriagatik kondenatuta badago ere. Hala ere, “ezbeharren bat” gertatuz gero, politikarako inhabilitatzen badute, esaterako, aurrera egiteko eskatu die militanteei.

Langileen Alderdiaren hautagaigaia izatea onartzen duela esan zuen Lulak Sao Paulon egindako batzorde exekutibo batean. Bertan, aho batez onartu zuten haren hautagaitza, urriko hauteskundeetarako. "Hautagai gehiago daude eta oztopoak sortzen saiatuko dira. Espero dut hautagaitza Lularen menpe ez egotea. Hautagaitzak zentzua du zuek hura sortzeko gai bazarete", adierazi zuen.

Atzo, Porto Alegreko bigarren auzialdiko auzitegi batek aho batez berretsi zuen Lularen kontrako kondena ustelkeria-delituagatik. Gainera, hamabi urtera igo zuen, uztailean lehen auzialdiko epaitegiak bederatzi urte eta erdiko zigorra ezarri arren.

Zigorrak Lularen asmo politikoak geldituko lituzke, Hauteskunde Auzitegi Nagusiak hautagaitzaren aurka joko balu. Hala ere, Lularena da Langileen Alderdiak urriko hauteskundeetara begira publikoki kontuan duen aukera bakarra.

Egun, guztira 7 prozesu daude irekita Lularen aurka, gehienak ustelkeria-delituengatik. Hala ere, horren esanetan, ez du hautagaitza bere burua babesteko bultzatu, “gobernatzeko eta Brasil berreskuratzeko” baizik, 2003 eta 2010 bitartean egin zuen moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ustelkeria politikoa gaur Gaurko azken ordukoa Brasil