Mundua -

Venezuela

Madurok Venezuelako presidenterako hauteskundeetara aurkeztuko du bere burua

Oposizioa bananduta dagoen bitartean, Maduro 'chavismo'aren hautagaia izango da berriro. Hauteskundeak apirilaren 30a baino lehen izango dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Madurok Venezuelako presidente izateko hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du; hauteskundeak apirilaren 30a baino lehen izango dira, Venezuelako Asanblea Nazional Konstituziogileak horrela erabaki eta gero.

"2019-2025 urteetarako hautagaia izango naiz", esan du. "Ez dizuet kale egingo, ni izango bainaiz Venezuelako langileen hautagaia", gaineratu du.

Oposizioak behin eta berriro eskatu ditu hauteskundeak Venezuelan krisi politikoari eta sozialari aurre egiteko, eta Madurok 2018an izango zirela  hitzeman zuen "Konstituzioak horrela agintzen baitu".

Hori horrela, hauteskundeak abenduan egitekoak ziren baina ‘chavismoak ‘ ustekabean aurreratu egin ditu.

"Konstituziogileak presidenterako hauteskundeak 2018ko lehen lauhilekoan egitea onartu du", iragarri zuen aste honetan Diosdado Cabello Venezuelako alderdi sozialista batuaren bigarrenak.

Hortaz, Venezuelako oposizioa erabat bananduta dagoen bitartean, Maduro 'chavismo'aren hautagaia izango da berriro.

2013an izan ziren azken hauteskundeak Venezuelan; orduan, Madurok Caprilesi irabazi zion, baina boto gutxirengatik. Oposizioak 2015ean lortu zuen bere garaipenik handiena, Asanblea Nazionalaren kontrola hartu zuenean. Gerora, ‘chavismoak’ erakunde hori erabilezin bihurtu zuen Konstituziogilearen sorkuntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak