Mundua -

Brasil

Epaimahaiak luzatu egin du Lula da Silvari ustelkeriagatik ezarritako zigorra

Epaileek aho batez hartu dute erabakia. 12 urte eta hilabete bateko kartzela-zigorra ezarri diote Brasilgo presidente ohiari.

Epaileek berretsi egin dute Lula da Silvari ezarritako kartzela zigorra

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Justiziak berretsi eta handitu egin du Luiz Inazio Lula da Silva presidente ohiari (2003-2010) ustelkeriagatik ezarritako zigorra. Ustelkeria pasiboa eta dirua zuritzea leporatu diote, Petrobras auziaren baitan.

Lehen instantziako epaileak bederatzi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion, baina orain bigarren instantziako epai-mahaiak 12 urte eta hilabete bateko zigorra ezartzea erabaki du.

Epai-mahaia osatzen duten hiru epaileek aho batez hartu dute erabakia, hauteskundeetara aurkezteko aukera oztopoz beteta.

Ebazpenaren arabera, Guarujako hondartzan dagoen luxuko apartamentu bat eman zion OAS enpresa eraikitzaileak, Petrobras petrolio-konpainiarekin kontratuak lortzearen truke.

Defentsak helegitea aurkezteko aukera agortzen duenean Lula atxilotzeko agindua emango dutela adierazi dute epaileek.

Inkesta guztien arabera, Lula da Silvak irabaziko lituzke datorren urrian deitutako hauteskunde presidentzialak. Langileen Alderdiak dio ez duela beste hautagairik aurkezteko asmorik eta auzitegietan azkeneraino defendatuko duela Lularen hautagaitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak Brasil albisteak