Mundua -
Hondamendi naturala
Tsunami alerta kendu dute, Alaskan izandako 7,9ko lurrikararen ostean
Lurrikara gurean 09:30 zirenean gertatu da, Chiniak herrialdetik 250 bat kilometrora, eta 10 kilometroko sakoneran.
Agentziak | Erredakzioa
Richter eskalan 7,9ko tamaina duen lurrikara izan da astearte honetan Alaskako ipar-mendebaldeko kostan, eta tsunami alerta ezarri behar izan dute hasiera batean, Ameriketako Estatu Batuetako agintariek jakitera eman dutenez.
Lurrikara gurean 09:30 zirenean izan da, Chiniak herrialdetik 250 bat kilometrora, eta 10 kilometroko sakoneran, Estatu Batuetako Zentro Geologikoaren datuen arabera. Hasiera batean, lurrikara 8,2koa izan dela adierazi du.
Pazifikoko Tsunamien Alertarako Zentroak Hawaiin tsunamia izateko aukera zela jakinarazi du, “suntsigarria izan liteke kostako guneetan, baita epizentroan ere”. Halere, azken mezuan, esan du “datu guztiak kontuan hartuta ez dagoela tsunami mehatxurik Hawaiirentzat”, beraz, alerta kendu du.
Lurrikararen epizentroa Anchoragetik 580 kilometrora izan da, Alaskako herririk jendetsuena, 290.000 biztanlerekin.