Mundua -

Venezuela

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Diosdado Cabellok elkarrekikotasuna eskatu die EBko herrialde eta enpresei

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Venezuela argazkiak Nicolás Maduro