Mundua -

Israelgo Parlamentua

AEBko enbaxada Jerusalemen 2020 baino lehen zabalduko dutela iragarri du Pencek

Zerrenda Komuneko parlamentariek (gehiengo arabiarreko hirugarren indarra) protesta egin dute Israelgo Parlamentuan, eta Ganberatik bota dituzte.

Mike Pence AEBko presidenteordea Israelgo Parlamentuan (Kneset). Argazkia: EFE
Mike Pence AEBko presidenteordea Israelgo Parlamentuan (Kneset). Argazkia: EFE
Mike Pence AEBko presidenteordea Israelgo Parlamentuan (Kneset). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera “datorren urtea bukatu baino lehen” eramango dutela iragarri du gaur Mike Pence Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteordeak Israelgo Parlamentuan (Kneset).

Jerusalem Israelgo hiriburua da, eta horregatik AEBko enbaxada Jerusalemera lekualdatzeko lanak hasteko agindua eman dio Trumpek Estatu Departamentuari”, esan du presidenteordeak Parlamentuaren aurrean. Isralego diputatu arabiarrek boikota egin diote.

Zerrenda Komuneko parlamentariek (gehiengo arabiarreko hirugarren indarra) pankarta bat erakutsi dute Harkaitzeko kupula (Hiri Zaharra) ezagunaren argazki batekin. “Jerusalem Palestinako hiriburu”, zioen pankartak. Ordezkari arabiarrak Ganberatik kanporatu dituzte.

PROTESTA ISRAEL PARLAMENTUA EFE

Diputatu arabiarren protesta Israelgo Parlamentuan. Argazkia: EFE

Pencen ahotan, Trumpek “historia egin zuen iragan hilabetean”, eta erabakia “bakearen mesedetan” hartu zuen.

Washingtonek “fikzioaren gainetik gertakariak aukeratu ditu”; izan ere, palestinarren eta israeldarren arteko “bidezko bake iraunkor baterako oinarri bakarra dira”, defendatu du presidenteordeak.

“Jerusalemen inguruko erabaki hori iragarrita, toki sakratuen 'statu quo'a mantentzea eskatu du presidenteak”, zehaztu du.

Mugak

“Trumpek argi utzi bezala, AEBek ez du gai garrantzitsuen inguruko azken erabakirik hartuko, Jerusalemen muga zehatzak edo mugen gatazkaren konponbidea barne”, nabarmendu du.

Iragan abenduaren 6an, hamarkadak iraun dituen nazioarteko adostasuna hautsi zuen Trumpek, Jerusalem Israelgo hiriburutzat jo ondoren. Era berean, enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera eramango zuela iragarri zuen. Egun inork ez du ordezkaritza bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Albisteak Trump gaur Israel albisteak Palestina Jerusalem gaur Ekialde Hurbila