Mundua -

Agiria

Venezuela ETArekin 'ez lotzeko' eskatu dio Chavezek Gobernuari

Hegoamerikako herrialdeak "erabat" gaitzetsi ditu "Rubalcabaren, Trinidad Jimenezen eta Caamañoren adierazpenak Venezuelako Gobernua eta herria ETA talde terroristarekin lotu nahi izan dituztelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentearen Gobernuak "erabat" ukatu ditu Espainiako Gobernuko zenbait ministrok egindako adierazpenak "Venezuelako Gobernua eta herria ETA talde terroristarekin lotu nahi izan dituztelako".

"Gobernu bolivarianoarentzat koldarkeria politikoaren erakusgarri da klase politiko espainiarrak terrorismoaren kontrako borrokan egin duen porrota justifikatzeko Venezuelako Gobernua eta herria nahastea", Kantzileria hegoamerikarraren agirian azaldu dutenez.

Venezuelako Gobernuak "erabat ukatzen ditu Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren presidenteordeak, Trinidad Jimenez Atzerri Gaietarako ministroak eta Francisco Caamaño Justizia ministroak egin dituzten adierazpenak Venezuelako Gobernua eta herria ETA talde terroristarekin lotu nahi izan dituztelako".

Aipatu agirian azaltzen dutenez, Venezuelak ez du zerikusirik "jatorria eta sustraiak Espainian dituen" taldearekin. Gainera, Espainiako prentsa "sentsazionalista"ri Venezuelaren kontrako "terrorismo psikologiko kanpaina biolentoa" egitea leporatzen dio.

Izan ere, prentsa horrek "Iraultza Bolivarianoaren kontra dauden talde ekonomiko handien tresna" gisa egiten omen du lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea