Mundua -
Aparteko bilera
Hogeita zazpiek bonba-paketeen mehatxua aztertuko dute gaur
Aireko segurtasun adituak batzar batera deitu dituzte, Britainia Handiak eta Greziak eraso terroristak jasateko duten arriskua hizpide.
Erredakzioa
Europako Batzordeak eta Europar Batasunaren txandakako presidentziak, Belgikakoak, aireko segurtasun adituak aparteko bilera batera deitu ditu ostiral honetarako, Britainia Handiak eta Greziak eraso terroristak jasateko duten arriskua aztergai.
Europako Batzordearen egoitzaren batek bonba-paketeren bat jaso dezakeen arriskuaz ohartarazita, bertako funtzionario guztiek zuzenean paketerik ez irekitzeko agindua eman diete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea