Mundua -
Elkarrizketa
Venezuelako Gobernuak eta oposizioak negoziazioa berrabiatu dute akordioa lortzeko
Miguel Vargas kantziler dominikarrak adierazi zuenez, 'egun arrakastatsua' izan zen atzokoa, eta gaur jarraitu egingo dute krisi konpontzeko akordioa lortzeko asmoz.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako Gobernuak eta oposizioak ostegunean Santo Domingon hasitako elkarrizketa berrabiatu dute larunbat honetan, herrialdeak bizi duen krisia konpontzeko akordioa lortzeko asmoz.
Atzo 12 orduz bilduta egon ostean Miguel Vargas kantziler dominikarrak adierazi zuenez, "egun arrakastatsua" izan zen, eta gaur jarraitu egingo dute, "Venezuelako herritarren bizi duten egoerari irtenbide baketsua, egonkorra eta demokratikoa" emateko.
Bileraren amaieran, bakearen eta bizikidetzaren aldeko behin-betiko akordioa lortzetik gertu daudela azaldu zuen Jorge Rodriguez Venezuelako Komunikazio eta Informazio ministroak.
Danilo Medina presidente dominikarra eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohia ez ezik, Txile, Mexiko, Bolivia, Nikaragua, San Vicente eta Granadinako ordezkariak ari dira gaurko bilkuran parte hartzen, Nicolas Maduroren Gobernuak gonbidatuta.