Mundua -

ALEMANIA

Merkelek eta Schulzek aurreakordioa lortu dute Alemanian koalizio-gobernua osatzeko

Alderdi Sozialdemokratak urtarrilaren 21ean berretsi beharko du aurreakordioa, gobernu-programa osatzeko negoziazio formalak abiatzeko.

Angela Merkel gobernua osatzeko negoziazio bilerara ailegatzen. Argazkia: EFE.
Angela Merkel sozialdemokraten egoitzara heltzen, Berlinen.
Merkelek eta Schulzek Gobernurako aurreakordioa itxi dute Alemanian

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel kantzilerrak eta Martin Schulz sozialdemokraten buruzagiak aurreakordioa lortu dute, 24 orduz bilduta egon ostean, Alemanian koalizio-gobernua osatzeko, Der Spiegel eta Bild hedabideek jakinarazi dutenez.

Adostutako dokumentua bere egoitzan aztertuko du orain Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, politika fiskalaren eta migrazio politikaren inguruan hainbat desadostasun gainditu behar izan baitituzte.

Igandean hasi zuten bilera sorta aurreakordioa adosteko, eta sozialdemokratek ezohiko kongresua egingo dute aurreakordioa ontzat emateko, koalizio-gobernua eratzeko negoziazio formalak hasi baino lehen.

Hauteskundeak egin eta hiru hilabete eta erdira heldu dira negoziazioak sozialdemokratekin, Merkelek hasiera batean liberalekin eta berdeekin gobernua osatzeko abiatutako negoziazioak porrot egin eta gero, hain zuzen.

Hauteskundeak berriro deitu behar izanez gero, Merkelen eta Schulzen alderdiek boto gutxiago jasoko lituzkete eta AfD alderdi ultraeskuindarrak gora egingo luke, iritzi-azterketa guztien arabera.

Alderdi Sozialdemokratak urtarrilaren 21ean egingo duen ezohiko kongresuan aurreakordioa onartzea erabakitzen badu, gobernu-programa osatzeko negoziazio formalak abiatuko dira. Azken batean, militanteek erabaki beharko dute kontserbadoreekin gobernua osatzea nahi duten ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania argazkiak Angela Merkel argazkiak Gaurko azken orduko albistea